GARA > Eguraldia
Hobekuntza, baina pattal samar oraindik
GAUR
Antizikloiaren puntak harrapatuko gaitu, baina ez da benetako hobekuntzarik gauzatuko. Haizeak iparretik joko du, laino multzoak pilatuko ditu kostaldean eta horiek zirimiri edo lanbro euri apur bat botako dute. Barnealdean, berriz, ipar haizeak ziertzoa edo ibai haizea mugitu eta giroa apur bat petralduko du. Oro har, hobekuntza bai, baina bete-betekoa ez.
ITSASOA
Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin. Itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta arratsaldean, 2-2,5ekoak.
Itsasgora
11.16h 3,72m
00.08h 3,51m
Itsasbehera
04.42h 1,61m
17.31h 1,38m

    BIHAR
Antizikloia hurbildu nahian, baina isobaren jiteak ipar haizea bidaliko digu, petral puntua mantenduz. Laino maskalak pilatuko dira kostaldean, baina euririk apenas botako duten. Halere, motel antzean eta fresko samar. Barnealdean, txukunago eta argiago eta ibai haizea pixka bat bareago.
     
Igo